Agenda

"IBAIA IZENA DUEN ESKUALDEA" MUGAZ-GAINDIKO 2. PINTURA LEHIAKETA

Badator  mugaz gaindiko pintura lehiaketaren bigarren edizioa

 "Ibai izena duen eskualdea"

Foto Entrega Premio

"Ibai izena duen eskualdea" mugaz gaindiko pintura lehiaketa antolatu du Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, bigarren urtez segidan. 400 euroko diru saria izango du lehiaketak, eta lan onenak Bidasoko Interpretazio Zentroan erakutsiko dituzte.

Txingudiko paduren gaia landu beharko dute margolanek. Mugaz gaindiko badia honetako natura ondarea babestearen garrantziari buruz sentsibilizatzeko helburuarekin aukeratu da gaia. Gainera, Bidasoko Interpretazio Zentroan Bidasoko Biotopoari eskainitako erakusketa ikus daiteke. Txingudiko padura orokorrean landu daiteke, edo hura osatzen duten lekuei buruz egin daitezke lanak, bestela: Jaitzubia Hondarribian, Plaiaundi Irunen, Beltzenia Hendaian.

Zertan datzan Bidasoko Biotopoari buruz Bidasoko Interpretazio Zentroan dagoen atalak

Interpretazio Zentroan berean, Bidasoko biotopoa azaltzera bideratutako atala dago. Bertan, Bidasoa Ibaiko eta haren bokaleko natur ondareari buruz hitz egiten da. Gure Biotopoaren ezaugarri nagusia da interes ekologikoa duen flora eta fauna aniztasuna. Era berean, kokaleku estrategikoa eta hegaztientzako migrazio fluxuentzako babes gune naturala da lurraldea. Nabarmendu, bestalde, haren ohatzean ugaltzen direla Bidasoko izokin famatuak.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak

Adin nagusikoak izan beharko dira parte hartzaileak, lan bakarra aurkeztu ahal izango dute, gehienek, baina ez dute herritartasunari edo bizitokiari dagokion mugarik. Irailaren 1tik aurrera aurkeztu ahal izango dira lanak, Bidasoko Interpretazio Zentroan (Aduanako eraikin zaharrean), asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren egoitzan (Kostorbe Eraikina, 1.go solairua, Iparralde Hiribidea, z.g. Irun), astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara, zubietan eta jai egunetan izan ezik.

2016ko edizioa

Kalitate eta aniztasun tekniko handiko 27 lan aurkeztu zituzten iaz. Epaimahaiaren lana zaila izan zen. Susana Ferreira Dominguezek irabazi zuen saria, "Lo que el río vió" lanarekin. Bidasoko Interpretazio Zentroko erakusketa iraunkorreko bildumaren parte da. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek antolatzen dute jarduera, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez.

Hurrengo gertakizunak ikusi

 Ekaina 2017 
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
   
  

Oficinas

Bidasoa Bizirik, Turismo Saila

Neguko ordutegia
Irailaren 16tik Ekainak arte

  • Astelehena - Igandea
    10:00 - 14:00

Udako ordutegia
Uztailetik

  • Astelehena - Igandea
    10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30

Irungo Bulegoa

  • Plaza Luis Mariano, 3
    20302 Irun
  • Tel.: (00.34) 943 02 07 32

Neguko ordutegia
irailak 16 / ekainak 30

  • Asteartea - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:30 - 19:00
  • Astelehena
    15:30 - 19:00

Udako ordutegia
uztailak 1 / irailak 15

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Hondarribiko Bulegoa

  • Arma Plaza, 9
    20280 Hondarribia
  • Tel.: (00.34) 943 64 36 77

Neguko ordutegia
irailak 16 / ekainak 29

  • Astelehena - Igandea
    9:30 - 18:30

Udako ordutegia
uztailak 2 / irailak 15

  • Astelehena - Igandea
    9:30 - 19:30
Hondarribiko udala Ayuntamiento Irun Udala: www.irun.org Explore San Sebastian Region Euskadi: Basque Country
Consorcio Transfronterizo Bidasoa Txingudi Red de Ciudades y Villas Medievales Euroziklo Arma Plaza Fundazioa