Aukera anitzak eskeintzen dituen Bidasoako Eskualdean goza ezazu.

Hondarribia kirol kaia dago Txingudi badia zabal eta babestuan eta Bidasoa ibaiaren bokalearen ondoan, beren instalazio modernoekin nabigatzaileari harrera egiteko.
Hondartzaren ondoan eta Portua marinel auzo ikusgarritik 200 metro eskasera, 642 amarraleku ditu Hondarribiko kaiak, ur eta elektrizitatez hornituak, eta ur kirolak maite dituztenentzako beharreko zerbitzu guztiak eskaintzen ditu.
Paseoak Itsasontzi eta katamaranean Txingudi Badian eta Bidasoa Ibaian barrena
Bidasoa Behea eskualdeak aukera paregabeak eskaintzen ditu inguru naturala behatu eta aztertzeko.
Irtenaldi hauetan, Bidasoa ibaiaren bokaletik hasi eta Txingudi Badia zeharkatuko dugu, eta gero itsaso aldera irtengo gara Ipar Euskal Herriko itsasoko ertzaren ikuspegi bikainekin gozatzeko Biarritzeraino, eta Pasai Donibane Hondarribiarekin elkartzen duen Jaizkibel mendiaren kostaldea ezagutzeko. Bidasoa ibaian eta haren estuarioan barrena itsasontziz egiten diren paseo hauetan izango duzu eskualdearen kultur eta natur balioak ezagutzeko aukera.

Txingudi badia leku paregabea da bela egiteko, bai bela arina bai itsas bidaldirako. Dauden instalazioek azpiegitura ezin hobea dute bela ikastaroak egiteko (dutxak, aldagelak eta abar) eta baita langile kualifikatuak ere.

Arrauna, Kayak eta Piraguismoa ere guztiz errotua dago gure eskualdean. Konferentziako Irla ikusi, Hendaiara joan eta Bidasoa ibaia Piraguan jaitsi, horiexek dira egin ditzakezun jarduera batzuk. Ikastaroak antolatzen dira piragua egiteko, edo bestela, piraguak aloka daitezke norbera ibiltzeko. Gainera, ikastaroak egin daitezke Stand Up Paddle Surf bezalako kirol modalitate berrian trebatzeko.

Familiarekin edo lagunekin: Egin ezazu surf Hondartzan!