Oiasso Erromatar Museoa

Irunen aurkitutako erromatarren garaiko hondakinak biltzen ditu museo arkeologiko honek, iturri erromatarrek aipatzen duten antzinako Oiassokoak, hain zuzen ere. Alde honetako ondare arkeologikoa ezagutzera ematea eta Bizkaiko Golkoan erromatarren garaia zer-nolakoa izan zen ezagutzeko eta ezagutzera emateko erreferentzia zentro bihurtzea du xede.

Antzinako Historiaren eta Arkeologiaren inguruko kultur jarduerak garatzeko espazioa ere bada Museoa.

Oiasso Erromatar Museoa

Erakusketa Iraunkorra

Joan den mendeko 60. hamarkadaren amaieratik aurrera Irunen egiten ari diren aurkikuntza arkeologiko bikainen inguruan sortu zen Oiasso Erromatar Museoa. Egindako indusketetan aurkitutakoari esker, Oiassoko eguneroko bizitza erakusten duten bildumak ditu Museoak. Gehienak egunero erabiltzen diren objektuak dira, eta horietako batzuk ia alderik ez dute gaur egun erabiltzen ditugunekin alderatzen baditugu. Objektu xumeak dira, egungo ikuspegitik begiratuta erraz asko imajinatzeko moduko bizitzez hitz egiten digutenak. Hortxe dago, hain zuzen ere, Oiasso Erromatar Museoaren aberastasuna: denboran egindako bidaia ulergarria eta sinesgarria.

Museoak aukera ematen digu kaiaren aurkikuntza arkeologikoa eta gure garaiko I. eta II. mendeetan hirian izan zen bizia modu atseginean ezagutzeko, hainbat espazioren bidez, erromatarren munduak bertako gizartean izan zuen eraginaren berri izateko.

Era berean, bisita gidatuak egiten dira Santa Elena ermitara. Erromatarren garaiko hilerria aurkitu zen han, eraikin zehatzekin eta ehundik gora errauste-ontzi.
Honako hauek eskaintzen ditu Oiasso museoak:

  • Behin-behineko erakusketak
  • Bisita gidatuak eta gaikako ibilbideak ikasle eta familientzako
  • Tailer dinamizatuak
  • Ibilbide arkeologikoa tren erromatarrean
  • FICAB (Bidasoako Zine Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdia).

Web orria: www.irun.org/oiasso

E-mail: info-oiassomuseo@irun.org 

Oficinas

Bidasoa Bizirik, Turismo Saila

Neguko ordutegia
Irailaren 16tik ekainak arte

  • Astelehena - Igandea
    10:00 - 14:00

Udako ordutegia
Uztailetik

  • Astelehena - Igandea
    10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30

Irungo Bulegoa

  • Plaza Luis Mariano, 3
    20302 Irun
  • Tel.: (00.34) 943 02 07 32

Neguko ordutegia
Irailak 16 / ekainak 30

  • Asteartea - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:30 - 19:00
  • Astelehena
    15:30 - 19:00

Udako ordutegia
Uztailak 1 / irailak 15

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Hondarribiko Bulegoa

  • Arma Plaza, 9
    20280 Hondarribia
  • Tel.: (00.34) 943 64 36 77

Azaroak - martxoak

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 18:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Apirilak - ekainak

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Uztailak - irailak 14

  • Astelehena - Igandea
    09:30 - 19:30

Irailak 15 - urriak

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00
Hondarribiko udala Ayuntamiento Irun Udala: www.irun.org Explore San Sebastian Region Euskadi: Basque Country
Consorcio Transfronterizo Bidasoa Txingudi Red de Ciudades y Villas Medievales Euroziklo Arma Plaza Fundazioa