Sagardotegietakoa da Bidasoa eskualdean oso ezaguna den beste “errito” bat. Sagardotegiek urtarrilean hasten dute beren denboraldia, eta bertan, mokadu baten eta bestearen artean sagardoa zuzenean edaten da kupeletik, Bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuleta ederra eta postrerako gazta, intxaurrak eta irasagarra, hori guztia giro bikainean. Behin joanez gero errepikatu egingo duzu seguru.
Horiek bezain ohikoak dira gure gastronomi elkarteak. Irun eta Hondarribiko hirigune historikoetan daude elkarte eta kofradia gehienak. Benetako gastronomi santutegi dira horiek, bazkideek osatuak. Bazkideak gizonezkoak izaten dira gehienetan, elkarte horietan biltzen dira bazkariak eta afariak egiteko, eta berek prestatzen dute janaria.
Bazkari eder baten aurretik gosea pizteko, pintxo ezin hobeak aurkituko dituzu Irun, Hondarribia eta Hendaian. Pintxo horiek tabernetako barretan jartzen dituzte, kolore anitzeko alfonbra bailiran. Barra askotako protagonista bilakatu da egile sukaldaritza, produktuaren jatorrizko zaporea errespetatuz eta bikain aurkeztuak. Pintxoak bikainak dira, miniaturan eginak, eta beti izaten da zaila lehenengoa aukeratzen eta are zailagoa, berriz, azkena aukeratzea.
Gozogintzak ere garrantzi handia du euskal gastronomi tradizionalean, eta guztiz loturik egon zen Bidasoako artzain eta arrantzaleen bizi eta dietarekin. Postre horietako askoren aberastasuna berreskuratu da gaur egun maila handiko sukaldaritzan. Hiru mendetan zehar, Irunek bere txokolate tradizioari eutsi dio eta gaur egun oraindik geratzen dira artisau tradizio handiko eta bertan eginiko bonboiak.
| Izena | Helbidea | Telefonoa | Web |
|---|---|---|---|
| ANAKA-BERRI | Peñas de Aya, 7 | 00 34 943 611 300 | |
| IÑAKI | Santiago, 34 | 00 34 943 632 359 | |
| TRINKETE-BORDA | Bº Olaberria | 00 34 943 623 235 | Web |
| Izena | Helbidea | Telefonoa | Web |
|---|---|---|---|
| SAN MARCIAL | Ermita de San Marcial | 00 34 619 450 890 |
| Izena | Helbidea | Telefonoa | Web |
|---|---|---|---|
| ARKALE | C.C. Txingudi - Bº Ventas, 80 | 00 34 943 634 554 | |
| OLA | Ibarrola Ibilbidea | 00 34 943 623 130 |
| Izena | Helbidea | Telefonoa | Web |
|---|---|---|---|
| AINERE | Kale Nagusia, 31 | 00 34 943 643 500 | |
| KUPELA | Zuloaga, 12 | 00 34 943 644 025 | |
| LAIA(+50 pax) | Arkolla, 33 | 00 34 943 646 309 | Web |
| Nombre | Dirección | Teléfono | Web |
|---|---|---|---|
| ARRAUN ETXEA | Molla Ibilbidea, 5 (Puntal) | 00 34 943 644 939 | Web |
| GUELL | Amute Auzoa | 00 34 943 643 297 | Web |
| URDIN | Pº Bidasoa,10-Puntal | 00 34 943 644 614 | Web |
| Izena | Helbidea | Telefonoa | Web |
|---|---|---|---|
| BALLESTANEA | Arkoll, 39- Santiagotxo | 00 34 943 645 982 | |
| CANTINA GUADALUPE | Guadalupe | 00 34 943 641 211 | |
| ERRANDONEA | Cº Guadalupe | 00 34 943 640 382 | |
| JUSTIZ | Bº Montaña,s/n | 00 34 943 645 557 |
| Izena | Helbidea | Telefonoa | Web |
|---|---|---|---|
| HIRUZTA | Jaizubia auzoa, 266 | 00 34 943 646 689 | Web |
| LAIA | Arkolla auzoa, 33 | 00 34 943 646 309 | Web |
| OILURTA AZPI | Jaizubia Auzoa, 21 | 943 643 708 |