Padurak Txingudiko Ekoetxea

Gune paregabe hau hegazti migratzaileen babeslekua da, eta bere balio naturalistikoagatik nazioarteko aitortza duen esparru bat da gaur egun. Izan ere, “Txingudi” Hegaztientzako Babes Berezirako Eremuan (HBBE) eta “Txingudi-Bidasoa” Batasunaren Intereseko Lekuan (BIL) dago integratuta, hots, Natura 2000 izeneko Europako Naturaguneen Sarea integratzeko proposatuta dauden bi eremutan. Gainera, Plaiaundi Nazioarteko Hezegune Garrantzitsuen Ramsar Zerrendan dago sartuta.

Parkeak 24 hektareako hedadura du; bi barne-urmael ditu, itsasaldeen erritmoari uhate-sistema baten bidez konektatuak, marearteko hondartza bat, eta ur gezako aintzira bat.
Parkeko sarreran Txingudi Ekoetxea dago kokatuta. Bertan, urte osoan, publiko mota guztientzako jarduera ugari antolatzen dira. Beste alde batetik, Parkea bisitatzeko beste modu bat autogidatutako ibilbidea egitea da, hau da, 2 kilometrotan 17 azalpen-panel banatuta dituen ibilbidea egitea. Gainera, Plaiaundin badira hegaztiak behatzeko prestatuta dauden gune batzuk.

Argazki galeria

Txingudi Ekoetxea
Avenida Pierre Loti, s/n 20304 Irun
Tel/Fax: 943 619 389
E-mail: txingudi@euskadi.eus

Webgunea bisitatu