Irun Ezagutu app-a

APP honen bitartez hiriko 6 puntu interesgarritako informazio osoa jaits daiteke, panel informatiboen bidez identifikatuta.

Argazki, datu historiko eta bitxikeriez gain, bisitariek eraikinen irudiak, esaterako Junkaleko eliza edo Udaletxekoa, 3D-n ikusteko aukera ere izango dute.

Hauek dira aukeratu diren lekuak: Irungo Udala, eta informazioa Udaletxeari, San Juan Harriari, San Martziali eta Aiako Harriari buruz; Junkaleko Eliza, eta informazioa Irundik pasatzen den Santiago bideari buruz; Oiasso Museoa eta erromatarren garaiko iruni buruzko eduki guztiak; Urdanibia plaza eta Euskaltegiari eta hiriko erdi aroko karrikei buruzko informazioa; Ikust Alaia eta inguruetako historia; eta Zabaltza plaza, bereziki aipatuz Colon Ibilbidea eta hiriak trenbidearekin duen harremana.

Xehetasun teknikoei dagokienez, bereziki aipatu behar da errealitate handituaren teknologia erabili dela. Horretarako, software bat jarri da aplikazioan, smartphonearen kamerarekin sinkronizatuta datuak ikusteko aukera ematen duena. Horrela, mugikorraren bitartez, eraikinen irudiak hiru dimentsiotan ikus daitezke eta historian zehar zan duten bilakaera egiaztatu.

Irun Ezagutu app-a deskargatu