Aiako Harria

Aiako HarriaUrumea eta Bidasoa ibaien artean gailentzen da Aiako Harria izeneko mendi itzela. Edertasun aparta izateaz gainera, bere irudi berezia ezaugarri duela, interes handia du geologia mailan, Euskal Herriko granitozko mendigune bakarra baita eta lurralde honetako material zaharrena baitu.

Eremu natural honen barruan "Urdaburu-Añarbeko" mendialdea dago halaber, harizti eta pagadi handiek osatua. Bertan daude "Landarbasoko haitzulo" interesgarriak eta Añarbeko urtegian sortutako "ur-azala" ere.

Halaz ere, Aiako Harria ezergatik nabarmenarazi behar bada, bere faunagatik da. Endarako errekan oraindik diraute atlantiar izokinak -Urumea ibaian ere berriro sartua hura- desman piriniarrak eta bisoi europarrak. Esparru gainetik hegaldaka, berriz, saia eta sai zuria. Endarako goialdea inguratzen duten larreetan mirotz zuria bizi da eta harkaitzetan, berriz, haitz-enara, mendi-tuntuna eta harkaitz-zozo gorria.

Urdaburuko basoan basakatua eta orkatza egoten dira, Nafarroako auzo-mendietakoak biak ere. Beste ohiko hegazti batzuekin batera, mokolodi ikusgarria ere ikus daiteke, Euskal Herri osoan alde honetan bakarrik dagoena.

Irun berdea deskargatu (pdf)

Oficinas

Bidasoa Bizirik, Turismo Saila

 

Marina de Hondarribia

  • Matxin de Arzu

Ordutegia

  • Astelehena - Igandea
    10:00 - 19:00

Irungo Bulegoa

  • Plaza Luis Mariano, 3
    20302 Irun
  • Tel.: (00.34) 943 02 07 32

Neguko ordutegia
Irailak 16 / ekainak 30

  • Asteartea - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:30 - 19:00
  • Astelehena
    15:30 - 19:00

Udako ordutegia
Uztailak 1 / irailak 15

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Hondarribiko Bulegoa

  • Arma Plaza, 9
    20280 Hondarribia
  • Tel.: (00.34) 943 64 36 77

Azaroak - martxoak

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 18:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Apirilak - ekainak

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Uztailak - irailak 14

  • Astelehena - Igandea
    09:30 - 19:30

Irailak 15 - urriak

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00
Hondarribiko udala Ayuntamiento Irun Udala: www.irun.org Explore San Sebastian Region Euskadi: Basque Country
Consorcio Transfronterizo Bidasoa Txingudi Red de Ciudades y Villas Medievales Euroziklo Arma Plaza Fundazioa