Euskal pastela “gâteau basque”

Euskal pastelaPrestaketa: 40 minutu.

Egitea: 35 minutu

Osagaiak (6 lagunentzako):

Orea

  • 300 g irin
  • 200 g azukre
  • 200 g gurin
  • Arrautza 1 - 2 arrautza gorringo
  • Limoi 1
  • Koilaretxo bat (kaferako) legamia
  • Gatza

Pastel-krema

  • Litro 1/4 esne
  • 50 g irin
  • 50 g azukre
  • 2 arrautza gorringo - 2 arrautza
  • Bainila adar 1/2

Prestaketa:

Irina kazola batera bota eta putzua egin erdian.

2 arrautza gorringoak eta arrautza osoa erantsi (aurrez irabiatua). Gero legamia, azukrea, gatza, gurina (laukietan) eta limoi baten azala bota.

Guztia oratu orea leun geratzen den arte. Bola bat egin eta atseden hartzen utzi gutxienez bi orduz leku fresko batean, aldez aurretik irineztaturiko oihal baten gainean.

Pastel-kremarako, esnea berotu bainila adar erdiarekin.

Kazola batean azukrea, 2 arrautza gorringoak eta 2 arrautza osoak jarri. Zurezko espatula batez nahasi krema zuri gelditu arte. Irina bota barreiaturik eta gatza eman.

Lortutako nahastura kazola batera bota eta oso su eztian berotu, beti ere nahasiz, orea pixka bat loditu arte. Kazola sutatik kendu beti ere nahasiz krema hoztu arte.

Gero molde sakon bat hartu. Barnealdea gurinaz igurtzi eta irineztatu. Orea atera eta bitan zatitu, 1/3 eta 2/3. Zatirik handiena arrabol batez luzatu eta moldean jarri, ertzetan burlet bat eginez.

Krema hoztua moldera bota.

Geratzen den ore zatia hartu. Arrabolez luzatu eta kremaren gainean jarri estalkia bailitzan. Bi ore zatien ertzak “elkartzen” saiatu busti eta hatz muturrez estutuz.

Sardeska batez postrearen gainazalean dekorazioak egin. Labean sartu (aurrez 180º-tan berotuta) eta 30 – 35 minutu egiten utzi.

Iturria: www.francesudouest.com/decouvertes/gastronomie/gateaubasque.htm

Oficinas

Bidasoa Bizirik, Turismo Saila

 

Portua Turismo (Marina)

  • Matxin de Arzu

Ordutegia

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:00 / 15:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Irungo Bulegoa

  • Plaza Luis Mariano, 3
    20302 Irun
  • Tel.: (00.34) 943 02 07 32

Neguko ordutegia
Irailak 16 / ekainak 30

  • Asteartea - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:30 - 19:00
  • Astelehena
    15:30 - 19:00

Udako ordutegia
Uztailak 1 / irailak 15

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Hondarribiko Bulegoa

  • Arma Plaza, 9
    20280 Hondarribia
  • Tel.: (00.34) 943 64 36 77

Azaroa - Martxoa

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 18:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Apirila - Ekaina

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Uztaila - Irailak 15

  • Astelehena - Igandea
    09:30 - 19:30

Irailak 16 - Urria

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00
Hondarribiko udala Ayuntamiento Irun Udala: www.irun.org Explore San Sebastian Region Euskadi: Basque Country
Consorcio Transfronterizo Bidasoa Txingudi Red de Ciudades y Villas Medievales Euroziklo Arma Plaza Fundazioa