San Pedro eta San Martzial

Oste frantsesek 1522an Gipuzkoa inbaditu zutenean, Irungo milizia etsaiari aurre egiteko prest agertu zen, eta berehala erantzun zion Gipuzkoako Kapitain Nagusiaren deiari; honenbestez, ekainaren 30ean, San Martzial egunean, irundarrek, sutsuki eta adorez borrokatu eta sekulako garaipena lortu zuten. Gudu honetan zuzeneko esku hartzea izan zuten emakumeek, agureek eta haurrek, izan ere, zuhurtasun handiz, lastargi piztuak eskuan hartuta, alde batetik erasoko zituztela sinestarazi zieten etsaiei eta, bitartean, milizianoek ustekabean harrapatu eta garaitu zituzten.

Ekintza gogoangarri hau ospatzeko eta Ahalguztidunari eskerrak emateko, orduko zibilen eta apaizen kabildoek San Martzial mendira -Aldabe mendira-, urtero, ekainaren 30ean, prozesioan joateko botoa egin zuten. Urte batzuk geroago, egun horretako santuaren ohoretan, ermita eraiki zuten San Martzial mendian.

Mendeetan zehar armen alardea ekainaren 29an, San Pedro egunean, ospatu zuten eta hurrengo egunean, San Martzial mendira igotzen ziren prozesioan.

1881. urtean eta jaiari garrantzi handiagoa eman nahian, ospakizun biak egun berean egiteko erabakia hartu zen. Orduz geroztik, egun berean ospatzen dira San Martzial Eguneko alardea eta San Martzial mendirako prozesioa.

Jaia bera zertan den azaltzeko orduan, nahikoa izango da honako zertzelada hau: Jeneral baten agintepean, uniformez jantzitako konpainiek osatzen dute Alardea. Soldaduen kopurua kontuan harturik, infanteriakoak dira nagusi, gehienak dira alardean. Txapela, gerrikoa, gorbata eta zapi gorriak, alkandora eta galtza zuriak, jaka beltza eta lokarri beltza duten espartin zuriak dituzte uniformetzat. Konpainia hauetako partaide gehienek eskopeta sorbaldan dutela desfilatzen dute eta beste batzuk txilibituak eta danborrak joz.

Konpainia berezietan bestelako jantziak, anitzagoak eta koloretsuagoak, eramaten dituzte soinean, beti ere konpainiaren arabera: danborrada, artilleria, zaldizkoak, hatxeroak eta musika banda. Hauek guztiek behar bezala uniformatuta desfilatzen dute.

Alardearen ardatz nagusia konpainia bakoitzean doan kantinera da. Kantinerak, unean uneko musikaren erritmoan eta kaleetan barrena desfilean igarotzen denean, ikusle guztien arreta bizia eta bat-bateko txalo zaparradak jasotzen ditu. San Martzial Egunean interpretatzen diren konposizioen artean honako hauek dira aipagarri: Egunsentiko Alborada, Villarrobledoko Diana, Fajina, Danborradaren Diana, Armen Deskarga, Abiada, Theiro, Jolo, Elizara Igoera, Rataplan eta San Martzial eguneko ereserkia.

Alardearen une guztiek esanahi sakona dute, urrats guztiak elkarri estu lotuta daude, baina jaiak baditu bereziki hunkigarriak diren une batzuk: esate baterako, goizeko 6etan, San Juan Harria plazan, musika-bandak Villarrobledoko Diana jotzen duenean eta bertara bildutako guztiak, pozez beterik, abesten eta erritmoaren arabera saltoka hasten direnean. Beste une zeharo hunkigarria da Alardea Urdanibia plazatik abiatzen denean.

Arratsaldean, Alardea amaitzen denean, lerroak hausteko agindua ematen denean, sentimendu desberdinen nahasketa gertatzen da. Alde batetik egun osoa aurreikusita zegoen bezala ondo igaro eta, beste urte batez ere, mendeetako botoa bete delako sentsazioek zoriona eta poza dakartzate eta bestetik, zerbait bukatzen dela konturatzeak tristura sortzen du. Irundarren aurpegietan agerikoa den tristura hori, baina berehala estaltzen da hurrengo urteko Alardearen ospakizunean pentsatzen hasten direlako. Duela urte gutxi arte San Martzial jaiaren ospakizuna egun bakarrekoa zen; baina, azken urteetan, jai egunak gero eta gehiago izaki, ez da San Martzial aipatzen Sanmartzialak baizik, ekainaren 30aren aurreko eta ondorengo egunak hartzen dituelako. Ekainaren 30ean bolboraren usaina da nagusi Irunen.

Hondarribian irailaren 8an ospatzen da gertakizun hau.


Oficinas

Bidasoa Bizirik, Turismo Saila

 

Portua Turismo (Marina)

  • Matxin de Arzu

Ordutegia (Apirila - Abendua)

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:00 / 15:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Irungo Bulegoa

  • Plaza Luis Mariano, 3
    20302 Irun
  • Tel.: (00.34) 943 02 07 32

Neguko ordutegia
Irailak 16 / ekainak 30

  • Asteartea - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:30 - 19:00
  • Astelehena
    15:30 - 19:00

Udako ordutegia
Uztailak 1 / irailak 15

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Hondarribiko Bulegoa

  • Arma Plaza, 9
    20280 Hondarribia
  • Tel.: (00.34) 943 64 36 77

Azaroa - Martxoa

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 18:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Apirila - Ekaina

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Uztaila - Irailak 15

  • Astelehena - Igandea
    09:30 - 19:30

Irailak 16 - Urria

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00
Hondarribiko udala Ayuntamiento Irun Udala: www.irun.org Explore San Sebastian Region Euskadi: Basque Country
Consorcio Transfronterizo Bidasoa Txingudi Red de Ciudades y Villas Medievales Euroziklo Arma Plaza Fundazioa