Munduko lau ertzetatik etorriak, Asiatik eta Ameriketatik Europatik paseaz, mugarik gabeko hizkuntza baten: musikaren, ordezkari izango dira Bidasoafolk jaialdiaren 9. edizio honetan egongo diren artistak.
Txingudi Badia, benetan esparru ederra eta kultur topaketarako gune egokia baita, leku ezin hobea da ekitaldi hori egiteko.
Bidasoafolk kulturen arragoa da, guztiontzako irekia, eta luzaroan ahantzita egon den egitekoa itzuli dio gure lurraldeak berezko duen muga izaerari: ikuspegi desberdinen topagune izatea, trukeen bilgune izatea. Topaketak eta aurkikuntzak, horiexek dira jaialdi honen izateko arrazoi. Aspaldiko urteetatik gero eta aditu gehiagoren interesa pizten du jaialdi honek, eta batik bat, ikusmina dutenen interesa, gure Lurraldea oraindik ederrago egiten duen beste argi horren azpian ikusteko aukera ematen baitzaie.
Ekitaldi berdingabea eremu honetan, uda partean egiten den ekitaldi hau aukera egokia da Hendaia, Irun eta Hondarribia 3 hiriek elkarrekin beren lurraldeaz gozatzeko, hiritarrei nahiz bisitariei kalitate handiko kontzertuak eta kale ikuskizunak eskainiz, tradizioak betikotuz, horiexek baitira gure etorkizunaren zimendu...
3 hiri, 2 historia, kultura 1...