Behobia Donostia

Lasterketa bat baino gehiago da Behobia-Donostia. Urtero, azaroan, bigarren igandean egiten da lasterketa ezagun hau, baina sentimendu bat da batez ere. Aspaldiko urteetatik eratutako sentimendua zeu bezalako milaka korrikalariren ilusioan, sentsazioetan eta ahaleginean eta kirola ulertzen duen, kirola baloratzen duen eta gutxik bezala kirolaz gozatzen dakien lur batek egiten duen harreran.

Behobia-Donostia

Seguru asko beste lasterketetan izan ez dituzun emozioak izango dituzu Behobian. Emozioak sentituko dituzu goizean korrikalariz betetako edozein trenetan zoazenetik mugaldera, Donostiako Boulevardean helmugara iristen zaren arte imajinatu ere egingo ez duzun publikoak osaturiko bi hormaren aurrean.

Atzean utzia izango duzu irteeran, Irungo Behobia auzo txikian, egoten den giro berezi hori, irteera meharra baino arina eta animatua, atzean utziak berotze minutu luze horiek eta korrikalarien laguntasun hori, gauzak askoz ere errazago eta atseginago egingo zizkizuten zerbitzu batzuk, gurpil-aulkian joaten diren korrikalarien lasterketa hasiera hunkigarri hori, Irungo kaleak jendez beterik, Gaintxurizketako Gainera igotzea, horrek agian Tourraren Pirinioetako etapa bat ekarriko dizu gogora, Lezoko toboganak, oraindik zelai berdeen artean, Pasaiako Portuko zeharbidea, jada lehen zen basamortua ez dena, eta azkenean Trintxerpe portu auzo zaharraren beroa, handik txaloek eta animo ahotsek jada etenik gabeko korridorea eratzen baitute amaieraraino; hunkituko zaituen giza korridorea, are gehiago Mirakruzeko Gaina amaitzen duzunean eta Gros auzo aldera jaisten hasten zarenean eta gero Zurriolako itsas paseoraino eta helmugaraino; iritsiera zirraragarri eta ikusgarria, sekula ahantziko ez duzuna, hiriburu gipuzkoarraren erdi-erdian.

Ikusiko duzu benetan hunkitzen eta harrapatzen duen lasterketa dela Behobia-Donostia. Ulertuko duzu zergatik zareten gero eta gehiago eta gero eta hobeak, eta ulertuko duzu zergatik dugun gero eta hobea egiteko grina hori.

Oficinas

Bidasoa Bizirik, Turismo Saila

 

Portua Turismo (Marina)

  • Matxin de Arzu

Ordutegia (Apirila - Abendua)

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:00 / 15:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Irungo Bulegoa

  • Plaza Luis Mariano, 3
    20302 Irun
  • Tel.: (00.34) 943 02 07 32

Neguko ordutegia
Irailak 16 / ekainak 30

  • Asteartea - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:30 - 19:00
  • Astelehena
    15:30 - 19:00

Udako ordutegia
Uztailak 1 / irailak 15

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Hondarribiko Bulegoa

  • Arma Plaza, 9
    20280 Hondarribia
  • Tel.: (00.34) 943 64 36 77

Azaroa - Martxoa

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 18:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Apirila - Ekaina

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Uztaila - Irailak 15

  • Astelehena - Igandea
    09:30 - 19:30

Irailak 16 - Urria

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00
Hondarribiko udala Ayuntamiento Irun Udala: www.irun.org Explore San Sebastian Region Euskadi: Basque Country
Consorcio Transfronterizo Bidasoa Txingudi Red de Ciudades y Villas Medievales Euroziklo Arma Plaza Fundazioa