Santiago Bidea

Erromes edo bisitari gisa eskualde hau ezagutzea, historian zehar Bidea eratu duten urratsak sentitzea da, gastronomiaz nahiz ondare aberatsa osatzen duten paisaiez gozatzea.

Santiago Bidea

 

Bidea Irundik

Santiagoren adarra. Santiagoko Nazioarteko Zubitik San Juan Harri plazaraino

  • Lapurditik Irungo lurretara sartzeko erromesari eskaintzen diogun aukeretako bat da Santiagoko Nazioarteko Zubia; bestea Behobiatik egiten da. Bi sarbide horiek hiriko hirigune historikoan elkartzen dira (San Juan Harri).
  • Distantzia: 1.550 m.

Errege Bidea

Lehen Atala: Behobia Auzotik San Juan Harri plazaraino.

  • Antzina, Behobia eta Orreaga ziren Pirinioen mendebaldeko mugan gehien erabiltzen ziren igarobideak material astuna pasatzeko (gurdiak, artilleria). Azkenean, errege galtzada frantsesaren eta espainiarraren topaleku bilakatuko zen Behobia. Horregatik eskaintzen zitzaion zaintza berezia.
  • Distantzia: 2.850 m.

Bigarren Atala: San Juan Harri plazatik Elizalde auzoraino (Oiartzun)

  • Kale Nagusia herriko adar nagusia izan zen XIX. mendera arte. Oraindik kontserbatzen ditu traza gotikoko etxebizitza batzuk, esate baterako, Agirrenea etxea (8. zenb.), iturri bat beste aldeko espaloian herritarrek eta ibiltariek ur freskoa edan zezaten, Jesusen Zerbitzarien Komentua eta Ikust-Alaia etxea, udal artxibo eta liburutegiaren egoitza gaur egun.
  • Distantzia: 5.000 m.

Hondarribiko bidea

Lehen Atala: Kai Zaharretik Guadalupe Ermitara

  • Kai Zaharreko ontziralekua, arrantzaleen kaia garai batean, hirigune historikotik igotzen gara, Karlos V.aren Gaztelua dago han, Kale Nagusia jaitsi eta Santa Maria atetik ateratzen gara Santiagotxoko ermitara iristeko; leku horretan elkartzen dira Kostaldeko Bidea eta barnealdekoa, Irundik datorrena. Jaizkibel mendi aldera igotzen hasten da Guadalupe Ermitara iristeko.
  • Distantzia: 5.000 m.

Bigarren Atala: Guadalupetik Lezora

  • Jaizkibelgo gainean barrena doa bidea, eta handik gora Erramuz eta Santa Barbara dorreoi zaharrak elkartzen ditu gailurrera iritsi arte; San Enrike gaztelu zaharraren hondakinak daude bertan. Jaisten hasten gara Lezoko hirigune historikora iritsi arte.
  • Distantzia: 8.500 m.

Bidea Hendaiatik

  • Oihana Parketik aurrera, Orioko errepidetik jaisten da eta Orio auzoa zeharkatu behar da Bas-Quartierera iristeko. Théâtre des Variétés aldera hartu eta igerileku aldera. Santiago kalean barrena jaitsi, Santiagoko zubira iritsi eta Irunen sartzeko.
  • Distantzia: 4.000 m.

Informazio gehiago

  • BIDASOA BIZIRIK
    TURISMO SAILA
  • Minatera Kalea 9,
    Kirol Portua
  • 20280 Hondarribia
  • Tel.: (00.34) 943 64 54 58
  • Fax: (00.34) 943 64 54 66
  • turismo@bidasoa-activa.com
  • Irungo
    Bulegoa
  • Plaza Luis Mariano, 3
  • 20302 Irun
  • Tel.: (00.34) 943 02 07 32
  • Hondarribiko
    Bulegoa
  • Arma Plaza, 9
  • 20280 Hondarribia
  • Tel.: (00.34) 943 64 36 77
  • UDAKO ORDUTEGIA
    UZTAILA / IRAILAK 15
  • Astelehenetik igandera
  • 10:30 – 13:30 eta 15:30 – 20:00
  • NEGUKO ORDUTEGIA
    IRAILAK 16 / EKAINA
  • Saila
  • Asteartetik larunbatera
  • 10:00 – 13:30 eta 15:30 – 18:30
  • Igandea
  • 10:00 – 14:00
  • Bulegoak
  • Asteartetik larunbatera
  • 10:30 – 13:30 eta 15:30 – 19:00
  • Igandea
  • 10:00 – 14:00
Hondarribiko udala Ayuntamiento Irun Udala: www.irun.org Turismo Gipuzkoa: hain txikia, hain handia / tan pequeña tan grande Euskadi: goza ezazu
Consorcio Transfronterizo Bidasoa Txingudi Red de Ciudades y Villas Medievales Bertiz Costa Vasca Gipuzkoa