Jaizkibel

Jaizkibel mendia Ulia, Igeldo eta Jaizkibel bera biltzen dituen flysch motako Jaizkibel formazioan dago, orain dela 54-45 milioi urte sortutakoa. Bere gailurrak 545 m. altuera du. Fauna eta florak espezie bereziak bizi dira bertan Itsasertzaren parean kokatua da, eta itsaslabar handiak daude mendebalderantz.

Benetan osagai garrantzitsua da paisaian. Kostaldearen paraleloan luzatzen da, itsaso aldera ematen duten aldeak guztiz malkartsuak dira mendebaldean, 240 metro altuerako labarrak baitaude.

Ekialdean erliebea ez da hain malkartsua eta alde horretan kala txikiak eta sakanak sortu dira erreken bilakaeran Kantauriraino. Europaren gainerakoan oso bitxiak diren flora espezieak daude halaber eremu hauetan, iratze tropikal batzuk, esate baterako. 

Kaio kolonia batzuek, kaio ilunak nahiz hankahoriak, habiak egin dituzte Jaizkibelgo labarretan. Beste itsas hegazti batzuk ere badaude inguru honetan, batzuk oso bereziak, paino arrunta, esate baterako, Schreiber muskerra edo suge berde-horia bezain narrasti espezie interesgarrien ondoan.

Piriniotako Zeharkaldia: Higer – Endara

Iberiar penintsulako mendikate garrantzitsuenetako bat zeharkatzen duen ibilbide luze honek Gipuzkoan ematen ditu bere lehen (edo azken) urratsak. Kantauri itsasoan hasi eta Hondarribia eta Irungo herri multzoak zeharkatu ondoren, Aiako Harrian gora egingo du, berehala Nafarroan murgiltzeko.

Talaia ibilbidea: Hondarribia – Pasai Donibane

Hondarribitik Mutrikuko Saturraran hondartzaraino doan mendi Ibilbide Luze (GR) hau garai bateko baleazaleek, zelatatzeko, erabiltzen zituzten talaietatik zehar doa eta, hortik zidorraren izena.

Itsasoari begira egiten den bide honetan Jaizkibel-Ulia KBEa, Iñurritza Biotopoa, Garate-Santa Barbara KBEa eta Euskal Kostaldeko Geoparkea gurutzatzen dira; baita ere, hainbat hondartza, kala, gotorleku, herri eta auzo. Horregatik, aukera paregabea eskaintzen du Gipuzkoako natura eta kultura ezagutzeko.

Kostaldeko Santiago Bidea (Hondarribia-Donostia)

Gipuzkoako itsasbazterretik Bizkaiko mendebaldera arte iristen den Kostaldeko Bidea Santiagora doan erromesbiderik zaharrenetarikoa da, ezagunagoak diren beste batzuk baino lehenagokoa. Marinelen herriak eta nekazaritza-eremuak bateratzen dituen bidea da, hiri handiek eta baserri giroko herrixkek osatzen duten ingurune liluragarria.

Guadalupe

Guadalupeko gotorlekua eta ermita ezagutu.