Hondarribia kirol kaia dago Txingudi badia zabal eta babestuan eta Bidasoa ibaiaren bokalearen ondoan, beren instalazio modernoekin nabigatzaileari harrera egiteko. Hondartzaren ondoan eta Portua marinel auzo ikusgarritik 200 metro eskasera, 642 amarraleku ditu Hondarribiko kaiak, ur eta elektrizitatez hornituak, eta ur kirolak maite dituztenentzako beharreko zerbitzu guztiak eskaintzen ditu.
Txingudi badia leku paregabea da bela egiteko, bai bela arina bai itsas bidaldirako. Dauden instalazioek azpiegitura ezin hobea dute bela ikastaroak egiteko (dutxak, aldagelak eta abar) eta baita langile kualifikatuak ere.
Bidasoa Behereko eskualdeak aukera apartak ematen ditu ingurune naturala behartzeko eta aztertzeko. Itsasontzien eta katamaranen bidezko pasealdiak Txingudi badian, Bidasoa ibaian, Jaizkibelgo kostaldean, Donibane Lohizunera eta ibilaldi pribatuak.
Arrauna, Kayak eta Piraguismoa ere guztiz errotua dago gure eskualdean. Konferentziako Irla ikusi, Hendaiara joan eta Bidasoa ibaia Piraguan jaitsi, horiexek dira egin ditzakezun jarduera batzuk. Ikastaroak antolatzen dira piragua egiteko, edo bestela, piraguak aloka daitezke norbera ibiltzeko.
Hondarribia Arraun Elkartea
Telf: 943640161
S.D. Santiagoatarrak
Telf: 943632056
Arrantzarako irteerak arrantza aparailu desberdinez, pasealdi turistikoak eta snorkel praktikatzea. Itsasontzia alokatzea ontziburuaz.
Egin ezazu surf eta stand up paddle surf hondartzan!!
Hondarribiko Kirol Kaian bisita gidatuak egin ditzakezu ur-motorren gainean itsasoan barrena, euskal kostan, bai hego bai iparraldeko kostan zehar. Flyboard Wakeboard jarduera berritzailea da. Eta gazteentzat, Itsas Eskia eta Banana Boat-a. Horrela Euskal herriko kostaldea beste ikuspuntu batetik ikusiko duzu, eta inguruarekin nahiz itsas jarduerarekin gozatuko duzu. Jende mota guztiari zuzendua da, berdin dio adinak, gustu guztiak asetzeko modukoak, eta ez da inolako titulaziorik behar.
Urpean igeri egitea gustaten bazaizu, badaude urpekaritza ikastaro eta irteerak, irakasle profesionalek antolatuak. Horrez gain, apnea modu seguru eta atseginean praktikatzeko teknikak ikas ditzakezu. Jaizkibeleko kostaldean, urpean aritzeko guneetan, itsas hondoan abentura zoragarriak bizi ditzakezu, lekuak duen edertasun eta aniztasuna paregabeak baitira. Ikusi besterik ez dago, kirol honetan zaletasun handia duen zenbat jende erakartzen duen jarduerak.