Abangoardiaren eta tradizioaren arteko bidegurutzea: hori da Hondarribian erosketetan joatea. Egun bizirik dirau hemen artisau-izpirituak eta gauzak lehenago bezala egiteko moldeak, baina azken urteetan joera eta abangoardia berrietara moldatzen ere asmatu da. Eta hori dena, xarma izpirik ere galdu gabe.
Artisautzako produktuen eta tokiko produktuen eskaintza zabala aurkituko duzu Hondarribiko kaleetan.