Non jan Hondarribian

Hondarribitik barrena paseotxoa eginda gosetu egiten gara, asetzeko, ezinbestekoak dira alboan lagun ona, eta karta eder bat eskaintzen duen mahaia: arraina, haragia, barazkiak eta postre goxoak azaltzen dizkigun karta, guztiak ere bertako eta sasoiko jakiekin eginak. Otordu on baten aurretik sabela goxatzeko, Hondarribiak pintxo ikusgarriz osatutako barrak ekeintzen dizkigu. Izendun sukaldaritza da barra ikusgarri eta ederrenen protagonista, produktuaren jatorrizko zaporea da nagusi, estetika zaindu batez aurkeztua.

Ekitaldiak

Erdi Aroko Pintxoen Lehiaketa Hondarribian

Data: Ekaina.
Gaia: Erdi Aroko osagaiekin egindako pintxoak eta tapak. Erdi Aroko Hiri eta Udalerri
sareak antolatutako lehiaketa.
Egitaraua: Pintxo-ibilbidea,
parte hartzen duten
tabernetan barrena.
Certamen Internacional de

Hondarribiko Bertako Produktuaren Astea

Data: Apirila.

Gaia: Bertako produktua sustatzea urte osoan zehar. Aste horretan bertako produktua eta gastronomia lotuko ditu eta horregatik antolaturiko jarduera nagusiak sukaldaritzarekin zerikusia dute.

Egitaraua: Sukaldarien Show Cooking-a, haurrentzako eta helduentzako sukaldaritza tailerrak, aurkezpenak, hitzaldiak, bisitak.