Karlos V.A Enperadorearen Gaztelua

Erdi Aroko gaztelu baten hondakinen gainean eraiki zen gotorleku hau, muinoaren alde gorenean, hirigune historikoan, Bidasoa ibaiaren bokalea ikusmenean zuela.

Nafarroako Antso Abarka erregearen garaian eraiki zuten lehen eraikina; eta 1190. urtean handitu eta gotortu zuten Nafarroako beste errege baten garaian, Antso VII.a Azkarraren garaian, hain zuzen ere. 1200. urtean jasota dago leku honetan gaztelu bat zegoela Alfontso VIII.a Gaztelako erregeak Gipuzkoa hartu zuenean. Geroago, Errege Katolikoek gaztelua berritu zuten, eta Karlos V.aren garaian handitu zuten.

Lau angeluko oina du eraikuntzak, horma sendoak, 2 eta 3 metroko lodierakoak. Eraikuntza ederrekoa da, monumentu bikaina, zorrotza eta sendoa.

Eraikina gaztelua eta jauregia zen aldi berean. Gaur egun, Erdi Aroan eraikitako erdiko gunea ageri du, lau angeluko oina patioarekin eta kubo hondakinak Ekialdeko muturrean. Hainbat handitze egin ziren bertan, horietan nabarmenena fatxada nagusia, Karlos V.ak eraikiarazia. Soiltasun handiko fatxada da, eta bertan sartzeko portalea nabarmenena da benetan, arku txiki batek osatua eta dekorazio xumearekin, alfiz bat bolekin. Haren gainean armarri inperiala ikus daiteke, buru biko arranoarekin.

1797ko kartografiaren arabera, eraikinak sei solairu zituen eta horietan soldaduentzako eta guardia taldearentzako hainbat gela, biltegiak, aldagelak, bolbora eta munizio gordailuak lehergailuen aurka babestuak, ziegak, zalditegiak, mistoen laborategia eta beste. Harrizko gangek oraindik eusten diote hamar artilleria pieza izan zituen goiko plataforma edo terraza bati, eta 1737ko planoen arabera, estalki edo teilatu batek babesten zuen hura.

Eraikina partikular batek erosi zuen salmenta publikoan diru kopuru bat ere ez handian. Geroago, 1929. urtean, Udalak erosi zuen Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa erreginak eskatuta, 1928. urtean, Hirira etorri zen aldi batean kezkatuta geratu baitzen eraikina berehala saldu behar zutelako, eta erostea proposatu zion orduan herriko alkatea zen Francisco Sagarzazuri.

Udalak 1966ko maiatzaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, Karlos V.a gaztelua Estatuaren eskuetara pasa zen berriro ere, berritu eta turismo paradore gisa egokitzeko (www.parador.es) Informazio eta Turismo Ministerioaren jarraibideen arabera


Oficinas

Bidasoa Bizirik, Turismo Saila

 

Portua Turismo (Marina)

  • Matxin de Arzu

Ordutegia (Apirila - Abendua)

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:00 / 15:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Irungo Bulegoa

  • Plaza Luis Mariano, 3
    20302 Irun
  • Tel.: (00.34) 943 02 07 32

Neguko ordutegia
Irailak 16 / ekainak 30

  • Asteartea - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:30 - 19:00
  • Astelehena
    15:30 - 19:00

Udako ordutegia
Uztailak 1 / irailak 15

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Hondarribiko Bulegoa

  • Arma Plaza, 9
    20280 Hondarribia
  • Tel.: (00.34) 943 64 36 77

Azaroa - Martxoa

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 18:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Apirila - Ekaina

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Uztaila - Irailak 15

  • Astelehena - Igandea
    09:30 - 19:30

Irailak 16 - Urria

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00
IrunBerdea Roma Atlantiaca Hondarribiko udala Ayuntamiento Irun Udala: www.irun.org Explore San Sebastian Region Euskadi: Basque Country
Consorcio Transfronterizo Bidasoa Txingudi Red de Ciudades y Villas Medievales Euroziklo Arma Plaza Fundazioa