Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjina

Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Parroki ElizaEliza hau hiriko hirigune historikoaren erdian dago, harresi zaharren hondakinen gainean. Estilo gotikokoa da, baina Errenazimentuko eta Barrokoko zenbait elementu ere baditu. Mende askotako elementuak ditu eraikin honek, XV. eta XVIII. mende bitarteko elementuak, hain zuzen ere. Sakristia XVII. mendearen lehen erdialdean egin zuten, Erdi Aroko harresiaren gainean. Kanpandorrea barrokoa da, XVIII. mendekoa, eta Francisco Iberok egin zuen, bertan lehenago zegoen dorretxe baten gainean.

Tenpluak gurutze latindarreko oinplanoa du, eta hiru habearte, altuera desberdinetan. Koruaren azpiko izar-ganga nabarmentzen da. Ganga hori dekorazio aberatseko arku beheratu baten gainean dago, eta dekorazio horretan era askotako ikonografia heraldikoa eta erlijiozkoa dago. Azpimarratzekoa da Hirutasunaren irudikapena; izan ere, irudi horrek elkarri lotutako hiru buru ditu, eta eskuetan, berriz, triangelu aldeberdin bat. Zenbait adituren arabera, Iberiar penintsulan geratzen den mota horretako irudikapen bakarra da, eta agian, Europako bakanetakoa.

Elizak bi sarrera ditu. Sarrera nagusia Kale Nagusian dago. Portada nagusi horren eraikuntza 1566an kontratatu zen, eta Gotikoaren eta Errenazimentuaren arteko itxura du. Kasetoiz apaindutako arku handi baten barruan dago portada nagusi hori, eta bi zatitan banatua dago, mainel baten bidez. Mainel horren gainean, taulamendu klasizista bat dago, eta horren gainean, erdian Jasokundeko Andre Mariaren irudia duen frontoi moduko bat.

Iparraldean, tenpluko zatirik zaharrena dago. Hiru arkiboltako portada bakuna dago. Arkibolta horiek arku karpanel itxura dute, eta dirudienez, Gotiko flamigerokoak edo isabeldarrekoak dira. Hortxe dago hiriaren armarri zaharra. Fatxada horretan, elementu interesgarri ugari daude; esate baterako, portada bera, leihoen itxura eta trazeria, eta portadaren gaineko gailurreria. Gailurreria horrek bi altuera ditu, eta fatxada horretan ez dago horman zulatua. Bi atalez osatua dago: alde batetik, erabat gotikoa den obra, trazeria flamigeroz betetako zirkuluetan oinarrituriko dekorazioa duena; eta beste batetik, obra gotiko horren gainean, landare dekorazio eskematikoko zerrenda bat, argi eta garbi, geroagokoa da, agian, alboko hormen altuera handitzeko egina, bi isurialdeko estalkia jartzeko.

Hegoaldeko fatxadan, lau leihate handiak (horietako bat ez dago ikusterik) azpimarratu behar dira, XX. mendearen hasierakoak, baita azken gotikoko dekorazio zulatuko gailurreria ere. Halaber, aipatzekoa da, fatxada horretan, mendebaldeko muturrean, behealdean dagoen arkibolta ere; eraikuntza material gisa erabilia dago eta, agian, tenplu zaharrekoa izango zen. Bestalde, eskala errealeko diseinu arkitektonikoko grafittia ere nabarmentzen da; leihate horietako baten azpian dago, harrian grabatuta, eta gailurreriako elementu batzuk eta kanpandorreko erlaitzaren oinplano bat irudikatzen ditu.

Harresia elizaren ekialdeko muturrari atxikia dago, eta leku horretan, Ingurabidea ageri da; izan ere, euskarriak zeharkatzen ditu, eta ezin hobe sartua geratzen da elizaren arkitekturan. Azpimarratu behar da elizako burualdea oso irmoa dela eta babes helburua zuela.

XIX. eta XX. mendeetan zehar, aldaketa handiak gertatu ziren elizan; esate baterako, zurezko erretaula errenazentista -Joanes Iriarterena eta alabastro ingelesezko erretaula gotiko baten ordez jarria- kendu eta, horren partez, beste bat jarri zuten, neoklasikoa. Oraindik ere, sakristian gordetzen dira ordezkatutako erretaula horren zatiak. Horrez gain, zenbait arropa fin ere gordetzen dira sakristian; horietako batzuk Felipe IV.aren alaba M. Teresa Austriakoa infantaren eta Frantziako errege Luis XIV.aren arteko ezkontzan erabili omen ziren. Aipatzekoak dira zetaz eta ekialdeko eragin nabariko apainketa aberatsez brodatutako kasulak, kapak eta tiarak, besteak beste.

Oficinas

Bidasoa Bizirik, Turismo Saila

 

Portua Turismo (Marina)

  • Matxin de Arzu

Ordutegia (Apirila - Abendua)

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:00 / 15:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Irungo Bulegoa

  • Plaza Luis Mariano, 3
    20302 Irun
  • Tel.: (00.34) 943 02 07 32

Neguko ordutegia
Irailak 16 / ekainak 30

  • Asteartea - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:30 - 19:00
  • Astelehena
    15:30 - 19:00

Udako ordutegia
Uztailak 1 / irailak 15

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Hondarribiko Bulegoa

  • Arma Plaza, 9
    20280 Hondarribia
  • Tel.: (00.34) 943 64 36 77

Azaroa - Martxoa

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 18:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Apirila - Ekaina

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Uztaila - Irailak 15

  • Astelehena - Igandea
    09:30 - 19:30

Irailak 16 - Urria

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00
Hondarribiko udala Ayuntamiento Irun Udala: www.irun.org Explore San Sebastian Region Euskadi: Basque Country
Consorcio Transfronterizo Bidasoa Txingudi Red de Ciudades y Villas Medievales Euroziklo Arma Plaza Fundazioa