Udaletxea

Ayuntamiento de IrunEraikin ederra da, Udaletxeen tipologia molde klasikokoa, eta San Juan Harri plazan dago. Felipe Crame, Donostiako plazako ingeniari komandanteak egin zuen proiektua, eta haren profila ageri da ate nagusiaren gainaldean dagoen medailoian. Fatxada nagusia harlanduzkoa da eta kuxindurak ageri ditu beheko solairuan eta eskantzuetan; harrizko erlaitza du, eta haren gainean balaustrada bat kareharriz eginiko armarri handiak zatitua. Beheko solairuan bost arkuko arkupea du eraikinera sartzeko; arku bakoitzaren gainean irudi koroadunak ageri dira. Solairu nagusian balkoi jarraitu handia du, mentsuletan oinarritua, eta errematean frontoiak dituzten bost atek dute irteera balkoi horretara. Barrualdean eskailera handi bat du, 1903. urtean eraikia euskal jaiak zirela eta. Udal aretoetan banaturik margolan ederrak ikus daitezke, honako margolari hauenak, hain zuzen ere, Zuloaga, Dario de Regoyos, Salaberria, Salis, Bienabe Artia, Montes Iturrioz, Albizu, Gracenea, Mentxu, Gal eta beste.

Oficinas

Bidasoa Bizirik, Turismo Saila

 

Portua Turismo (Marina)

  • Matxin de Arzu

Ordutegia (Apirila - Abendua)

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:00 / 15:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Irungo Bulegoa

  • Plaza Luis Mariano, 3
    20302 Irun
  • Tel.: (00.34) 943 02 07 32

Neguko ordutegia
Irailak 16 / ekainak 30

  • Asteartea - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:30 - 19:00
  • Astelehena
    15:30 - 19:00

Udako ordutegia
Uztailak 1 / irailak 15

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Hondarribiko Bulegoa

  • Arma Plaza, 9
    20280 Hondarribia
  • Tel.: (00.34) 943 64 36 77

Azaroa - Martxoa

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 18:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Apirila - Ekaina

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Uztaila - Irailak 15

  • Astelehena - Igandea
    09:30 - 19:30

Irailak 16 - Urria

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00
Hondarribiko udala Ayuntamiento Irun Udala: www.irun.org Explore San Sebastian Region Euskadi: Basque Country
Consorcio Transfronterizo Bidasoa Txingudi Red de Ciudades y Villas Medievales Euroziklo Arma Plaza Fundazioa