Irugurutzeta Labeak

Ingurua eta kokapena

Irugurutzeta LabeakAiako Harriak gordetzen du Euskal Herriko lurrik antzinakoena. Aiako Harriko batolito granitikoa duela 250 miloi urte baino gehiago lurrazalean agertutako magma goriaren hozturaren ondorioa da. Material harritsu honen transformazioa suertatu zen mineral preziatuen (zilarra, zinka, burdina,…) sortzaile.

Erromatar garaitik Aiako Harriko mineralak ustiatu ditu gizakiak. Meatzaritza jarduera handiena XX mendeko hasieran gertatu zen Irungo mendietan. Meazuri, Meagorri, Aitzondo eta Basakaitzeko meategietatik burdin karbonatoko minerala ateratzen zen, gero Irugurutzetako labeetan erretzeko. Horrela oxidoa bihurtu eta burdin edukiera hobetzen zen. Gaur egun ondare kultural hau berreskuratzen ari da Irungo Udala, bertakoek eta bisitariek ezagutu eta goza ditzaten.

Aski dugu gure lurraldean edo hiriko toponimian ibilbide labur bat egitea jarduera honen aztarnak topatzeko. Eta gaur egun arte iritsi diren aztarna material horien artetik, Irugurutzetako erretze-labeen multzoa nabarmentzen da bereziki; Meaka auzoan kokatuak daude, Aitzondoko haitzarte zirraragarriaren oinetan, Aiako Harria Natur Parkearen barruan.

Aiako Harriko lehenengo meatzaritza jarduerak erromatarren garaikoak dira, baina hain urrun ez dauden beste garai batzuetan ere oso baliabide iturri garrantzitsua izan ziren, eta Irungo biztanleen bizitzan arrasto nabarmena utzi zuten.

Burdina-mea (karbonato ferrikoa) ateratzen zuten tokietatik (Meazuri, Meagorri, Aitzondo, Basakaitz... meategietatik) labeetaraino garraiatzen zuten, trenbide gaineko bagoneta-konboien bidez, edo airez bestela, pertz handi batzuk zintzilikatuta zihoazen hari batzuei esker.

Erretze horren helburua burdina-karbonatoa oxido bihurtzea zen eta, horren bitartez, proportzio metalikoa hobetzea. Erreketa egiteko, 30 kg ikatz gehitzen ziren karbonato tona bakoitzeko, eta tartekatutako geruzetan sartzen zuten labearen barruan. Irugurutzetan labe mota desberdinak dauden arren (zirkularrak, koadratuak, hormarriz eginak, adreiluz...), horiek guztiek eginkizun eta ezaugarri berberak dituzte: erretze ganbera handi bat, goi-elikatzea eta deskargarako behe-ahoak dituena.

Zaharberritzea

Irungo Udalak zenbait urte daramatza labe multzo hau zaharberritzeko lanean murgilduta; multzo hau, hain zuzen ere, gure lurraldeko industria-arkeologiaren adibiderik onenetako bat da adituen ustez. Orain hasi diren azkeneko birgaitze-lan horien barruan, industria-aztarna horiek eraberritzea eta bisita kultural eta turistikoak egiteko asmoz berregokitzea sartzen dira, Irungo Tren Berdearen jarduera ere ahaztu gabe, labe horietara behin-behineko bisita monitorizatua egiteko aukera eskaintzen baitigu. Lan horiek inbertsio garrantzitsu bat egitea eskatuko die administrazioei eta erakundeei, baina ziur gaude ahalegin horrek mereziko duela, gure herritarrek eta bisitariek labe hauek ezagutu eta gozatu ahal izan ditzaten.

Irugurutzetako meategi inguruko interpretazio eremua

Irugurutzetako Meategi Inguruko Interpretazio Eremua egungo eraikinaren zulo-biltegian kokatua dago, eta bertan, Irugurutzetan egin zen meatzaritza-jarduerari buruzko ikus-entzunezko azalpen bat izango dugu, Irungo meatzaritzaren gai-edukia sakontzeko balio izango diguna.

Eremu honetatik hasita, labe-multzoa bisitatzeko ibilbide bat abiatuko da, hemen egin zen industria-prozesua osorik ulertzeko. Era berean, Irugurutzeta errekaren gaineko igarobide batetik meatzaritza galeria batera joan gaitezke, eta bertan mea ateratzeko lanak irudikatuko dituzte. Abenturazaleenek aukera izango dute ibilbide hori haran estuan barrena luzatzeko, eta horrela, Aiztondoko meategira eta Meatxipietako sakanera iritsi. Ibilbide hori, gaur egun, Aiako Harriko Natur Parkeak eta Gipuzkoako Mendi Federazioak balizatuta dago Herri Ibilbide gisa.

Oficinas

Bidasoa Bizirik, Turismo Saila

 

Portua Turismo (Marina)

  • Matxin de Arzu

Ordutegia (Apirila - Abendua)

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:00 / 15:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Irungo Bulegoa

  • Plaza Luis Mariano, 3
    20302 Irun
  • Tel.: (00.34) 943 02 07 32

Neguko ordutegia
Irailak 16 / ekainak 30

  • Asteartea - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:30 - 19:00
  • Astelehena
    15:30 - 19:00

Udako ordutegia
Uztailak 1 / irailak 15

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Hondarribiko Bulegoa

  • Arma Plaza, 9
    20280 Hondarribia
  • Tel.: (00.34) 943 64 36 77

Azaroa - Martxoa

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 18:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Apirila - Ekaina

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Uztaila - Irailak 15

  • Astelehena - Igandea
    09:30 - 19:30

Irailak 16 - Urria

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00
Hondarribiko udala Ayuntamiento Irun Udala: www.irun.org Explore San Sebastian Region Euskadi: Basque Country
Consorcio Transfronterizo Bidasoa Txingudi Red de Ciudades y Villas Medievales Euroziklo Arma Plaza Fundazioa