San Silvestre Lasterketa

Oso lasterketa herrikoia da, eta urtero egiten da Urte Zahar egunean, arratsaldez. Izaera solidarioko lasterketa laburra da.

Lasterketaren irteera eta helmuga Hondarribiko San Pedro kalean izaten dira, Portu Auzoaren bihotzean, eta jende asko biltzen da bertan, korrikalariak animatzeko.