Nortzuk gara

Bidasoa bizirik-Hondarribia Irun Turismoa, bertako, hau da, Bidasoa – Hondarribia-Irun helmugaren plangintza, kudeaketa eta sustapen turistikoa koordinatzeaz arduratzen den erakundea da.

Administrazio publikoekin, turismo-enpresekin, eta elkarteekin eta lurraldeko eragileekin batera lan egiten dugu, lurraldean bizi diren pertsonenen ongizatea erdigunean jarriko duen helmuga bat sustatzeko eta sendotzeko, bisitarein tokiko komunitatearen eta ingurune natural eta kulturalaren arteko harreman orekatua sustatuz.

Gure jarduera-ildo nagusiak hauek dira:

Era berean berrikuntza, digitalizazioa, irisgarritasuna eta jasangarritasuna sustatzen dituzten ekimenak bultzatzen ditugu, ingurumen-inpaktua murrizten duten, inklusioa errazten duten eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten turismo-praktika arduratsuak sustatuz.

Gure konpromisoa da helmuga abegikor, egiazko eta jasangarri bat eraikitzen jarraitzea, bere nortasuna zainduko duena, bere ingurunea babestuko duena eta oreka positiboa sortuko duena turismo-jardueraren, gizarte-ongizatearen eta lurraldearen garapenaren artean.