Junkal Eliza

Junkal ElizaJunkal Eliza 1508. urtean hasi ziren eraikitzen eta 1606an amaitu zuten; eraikuntza-lanek luze jo zutenez era askotako arte-estiloak daude ikusgai tenplu honetan; honenbestez, molde gotikoaren azken urtetako ezaugarriekin batera "euskal gotikoaren" araberako atalak aurkezten dira.

Kanpoko aldetik silarrian landutako eraikin handi eta ikusgarria da, horma-bular edo kontrahorma sendoak dauzka, eta apaindura gutxi: fatxadan, XVII. mendeko eta estilo barrokoaren araberako ataria eta estilo gotikoko gargolak, zerua urratzen dutenak. Orain dela 20 bat urte teilategalak berritu zituztenean, gargola gehienak estali egin zituzten, eta gaurko egunean nekez ikusten dira.

Oin angeluzuzeneko eraikina da, altuera berdineko hiru nabe eta burualde lauko absidea ditu. Parterik zaharrena absidearen ingurua da, eta bertan, hormari itsatsitako zutabeetan, molde gotikoko ezaugarriak azaltzen dira.

Zutabe klasikoek eusten diete absideko eta koruko gangei. Beste ganga guztiak XX. mendean berritu zituzten. Aldare Nagusiko Erretaula Barrokoa, Madrilgo Bernabe Cordero jaunak diseinatu zuen eta bertako santuen irudiak Nafarroako Juan Bazkardok egin zituen, XVII. mendearen erdialdean.

Erretaulari hurrengo mendean eman zioten urre kolorea.

Erretaularen buruan Junkaleko Ama Birjinaren irudi gotikoa aurkezten da, Gipuzkoan ezagutzen den irudirik zaharrena. 1973. urteko ekainean Espainiako Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuten eraikin hau.

Oficinas

Bidasoa Bizirik, Turismo Saila

 

Portua Turismo (Marina)

  • Matxin de Arzu

Ordutegia (Apirila - Abendua)

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:00 / 15:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Irungo Bulegoa

  • Plaza Luis Mariano, 3
    20302 Irun
  • Tel.: (00.34) 943 02 07 32

Neguko ordutegia
Irailak 16 / ekainak 30

  • Asteartea - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:30 - 19:00
  • Astelehena
    15:30 - 19:00

Udako ordutegia
Uztailak 1 / irailak 15

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Hondarribiko Bulegoa

  • Arma Plaza, 9
    20280 Hondarribia
  • Tel.: (00.34) 943 64 36 77

Azaroa - Martxoa

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 18:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Apirila - Ekaina

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00

Uztaila - Irailak 15

  • Astelehena - Igandea
    09:30 - 19:30

Irailak 16 - Urria

  • Astelehena - Larunbata
    10:00 - 19:00
  • Igandea
    10:00 - 14:00
Hondarribiko udala Ayuntamiento Irun Udala: www.irun.org Explore San Sebastian Region Euskadi: Basque Country
Consorcio Transfronterizo Bidasoa Txingudi Red de Ciudades y Villas Medievales Euroziklo Arma Plaza Fundazioa