Aste santua – Isiltasunaren Prozesioa

Ostiral Santuan, arratsaldeko 5etan, Liturgiako egintzak Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren parrokian egiten dira eta Eraistea irudikatzen dute.

Arratsaldeko 6etan, Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria parrokiatik abiatuta, mantso mantso eta isilik, gune historikoa zeharkatzen dute, XIV eta XVII mendeen arteko irudiak dituzten zazpi pausoek. Isiltasunaren Prozesio ezaguna da.

227 lagunek hartzen dute parte: inoiz ez dira falta 12 apostoluak, arrantzale eta nekazariak, baita penitentziako kofrade batzuk eta zenturioi erromatarrak ere.