Behobia – San Sebastián

Behobia-Donostia lasterketa bat baino gehiago da. Behobia-Donostia batez ere sentimendu bat da. Urte askotan milaka lasterkariren ilusio, sentsazio eta esfortzuek sortutako sentimendua eta, beste gutxik bezala, kirola ulertzen, gozatzen eta maitatzen duen herri baten harrerak eta jarrerak sortutako sentimendua.

Ziurrenik Behobian beste lasterketa batzutan ezagutu gabeko emozioak bizi ahal izango dira. Goizean, mugarantz, korrikalariz gainezka dauden trenetik hasi, eta Donostiako Boulevardera, irudikatzen zaila den ikusleen bi hormen artean helmugaratzean bizi ahal izango dira.