Beñat Elzo Mendi-Lasterketa

Beñat Elzo Mendi-lasterketa azaroaren 1ean egiten da beti, Hondarribiko izen bereko gaztearen omenez. Gaixotasun arraroren bat ikertzeko dirua biltzea izaten du helburu.

Kirol Portuan hasten da eta ia 11 kilometro dituen ibilbidea du.

Lehenik, ibilbidea oinez egiten dutenak ateratzen dira eta, ondoren, korrika egiten dutenak.

Etxeko txikienek ere parte har dezakete Kirol Portuaren inguruetan egiten den lasterketa txikian.