Donibane Lohitzune Hondarribia Lasterketa

Lagunartean “Donibane” izenez ezagutzen den lasterketa da. Duela 20 urte hasi ziren egiten eta Donibane Lohitzune eta Hondarribia lotzen ditu. Zirkuitu batean egiten den oinezko maratoi erdia da, familia girokoa eta herrikoia. 

Lasterketa goizeko 10etan hasten da kortsarioen hirian, bidean Louis XVI plaza, Donibane Lohizuneko arrantza-portua, eta Maurice Ravel kaia gurutzatzen dira, Zokoa gotorlekuraino. Hurrengo kilometroak La Cornichetik egiten dira, Chateau d ‘Abbadiatik igarota. Hiri harresitua inguratu eta Kale Nagusia igo ondoren, kolorez betetako Portu Auzora iritsiko dira parte-hartzaileak, eta bidean giroz eta jendez betetako kaleak gurutzatuko dituzte.