Sagardo Eguna

Maiatzean, toxtx-garaia (sagardotegien denboraldia) amaitzen da, eta sagardoa botilatik edateko garaia iristen da, urteko sagardoaren berezitasunak ezagutzera eman ondoren. Sagardogileek eta elkarteek Sagardo Egunak antolatzen dituzte Gipuzkoako hainbat herritan.

Irunen maiatzeko bigarren larunbatean egiten da arratsaldez. Sagardogile eta sagardo-elkarteek postuak jartzen dituzte Urdanibia plazan. Ekitaldi horren berezitasuna da eskaintzen diren sagardoak dastatu ahal izango dituzula merke, eta ohizkoa izaten da gure baserritarren ohizko zapi koadro urdindunak janztea.