Urtarrilaren 5eko arratsalde gaualdera, Errege Magoak Hondarribiko Kaizaharrara iristen dira itsasontziz. Lehorreratu ondoren Arrantzaleen Anaitasunera joaten dira, eta han bildutako haur guztiak agurtzen dituzte. Ondoren, zaldi gainean, erdiguneko kaleetan, Portuan eta Gune Historikoan, desfilatzen dute eta gozokiak banatzen dituzte Armen Plazara iritsi bitartean. Aurretik Jesus haurtxoa agurtzen dute Gernikako Arbolako Jaiotza Bizidunean.