Santo Tomas Azoka Txistorrada

Abenduaren 21ean, San Tomas jaia da, eta Hondarribiko San Pedro plaza landagune bihurtzen da, bertakoa protagonista bihurtuz, eta “txistorra” izaten da nabarmenduena. Goizez nekazaritzako elikagaien azoka egiten da eta egun horretan ohikoa dena jan eta edateko txosnaren bat ere jartzen da: taloak (arto-irinez eginak), txistorra (txerrikizko txorizo freskoaren aldaera bat) eta sagardoa.