Dies Oiassonis Erromatar Jaialdia

Oiasson, gure aroko 70-200 urteen arteko erromatarren kokaleku eta kai aktiboan historia berreraikitzeko egiten den jaialdia da. Isis jainkosari, alegia, itsas-arloa eta nabigazioa babesten zuen jainkosari dago eskainia. Uztailaren erdialdera, Oiasso Erromatar Museoak hainbat ekintza antolatzen ditu museoaren beraren inguruan jende orori begira: antzerkia, gastronomia, tailerrak (erromatar jokoei, gladiadoreei, meatze-ingeniaritzari, saltus vasconum-eko geografiari buruzkoak), Irun 2 egunez erromatar herrixka bilakatuko dutenak.

Irunen jatorria Oiasso da: XX. mendearen amaierako panorama gipuzkoarraren gertaera arkeologikorik garrantzitsuena.