Guadalupeko Erromeria – Pazko astelehena

Pazko Astelehenean tradiziozko erromeria egiten da Guadalupeko ermitara eta hainbat jarduera izaten dira: Bertsolariak, sokamuturra, herri-kirolak, taloak, elikagaien azoka … ikusi ahal izango dituzte ohitura zahar horretaz gozatzera hurbiltzen diren hondarribiar eta bisitari guztiek. Izan ere, ohitura hori mantentzeaz gain, tradizioak maite dituzten askorentzat derrigorrezko hitzordu bihurtu da.