Irungo parkeetan zehar

Parke, lorategi eta pasealekuen artean, Irunen 432.000 m2 berdegune baino gehiago ditugu. Biodibertsitatea kontserbatzen eta naturarekiko harremana sustatzen laguntzen duten espazioak Espazio naturalak eta irekiak, kirola egiteko, paseatzeko eta aire zabalean erlazionatzeko.

Mendibil parkea:

Ia 12.000 m2 azalera du, eta Mendibil parkea hiriko adierazgarrienetako bat da. Mendibil gure hiriko zabalgunetik hurbil dago, eta zuhaitzak eta generoetako zuhaixkak uztartzen ditu, besteak beste, gurbitza, bojeak, kameliak eta ereinotzak. Parkeak txikienentzako jolas-gune bat du.

Sargia parkea:

Irungo San Juan plazatik metro gutxira hiriko beste parke enblematiko bat aurkituko dugu. 7.000 m2 baino gehiago dituen Sargia parkea Arbelaiz jauregiaren atzealdean dago. Txikienentzat egokitutako jolasgunea du. Uranzu pilotalekuak parkea bera mugatzen du behealdetik.

Gain Gainean parkea:

Erdialdearen eta Olaketa eta Lapice eremuen arteko lotura berde gisa kokatuta, Gain Gainean – hiriguneko berdegune zabalena – parke oso aldakor gisa finkatu da, dituen ezaugarriengatik. Berdegune zabalez gain, kirol-gune bat ere badago. Parkeak txakurrentzako parke berritu berri bat ere badu, eta bizikleta-bideen integrazioa. Asmo handiko proiektu honek 60.000 m2 eremua eman dio hiriari aire zabalean eta ikuspegiez gozatzeko! Izan ere, hiriko puntu horretatik Aiako Harrien eta San Martzial mendiaren ikuspegi bikaina dago.

Pinudi parkea:

Berdegune horrek San Migel – Anzaran inguruan kokatuta. Gaur egun haurrentzako parke berritu bat eta kirol instalazioak ditu. Ia 9.000 mazalerarekin. 

Soroxarta  parkea:

Parke aldakor eta zuhaizti honek 15.700 m2 berdegunea eskaintzen digu Anaka eta Belaskoenea auzoen artean. Natura, bidezidorrak, umeentzako parkeak, fitness-entzako eremua.

Oñako Baroiaren parkea:

Martindozeneako egungo aterpetxea 6.500 mgorako parke honetan dago, eta mahaiak eta bankuak ere aurkituko dituzu, lagunartean eguraldi onaz gozatzeko. 

Alai Txoko parkea:

Oñako Baron parkearen parean dagoen Alai Txoko parkeak ia 18.000 m2 hartzen ditu eta ideia guztiez gozatzeko gune berde irekia sortu du.