Aiako Harria

Paraje honen edertasuna aparta da, hainbat ikuspuntutatik begiratuta; geologiaren aldetik, badirelako bertan 300 milioi urteko antzinatasuna duten itsas animalien fosilen aztarnak; botanikaren aldetik, parkea zeharkatzen duten ibai arroetan pagadi eta harizti zabalak daudelako; historiaren aldetik, bertan kontserbatu direlako gertaera historiko nagusien hondakinak; eta aisiaren aldetik, aisialdirako edo ibilaldietarako prestatuta dauden lekuak daudelako.

ENDARA IBARRA ETA PAGOGAINAKO SOILGUNEAK 

Informazioa emateko etxolaren ondotik abiatzen den hormigoizko bidean jarriko gara, eta 30 metroan ibili eta gero eskuinetarantz doan lurrezko bidea hartuko dugu.

Errepidearen paraleloan luzatzen den bide horretan aurrera aspaldiko pago-mintegi batean egokitutako aisialdi-eremu batetik igaroko gara Gorostardiko aparkalekura iritsi baino lehen. Errepidearen ezkerretara abiatzen den bidearen hasieran dago seinale-paldo bat. 

Powered by Wikiloc

“San Antonera” bidean, Erroiarriko lepoko bidegurutzean dagoen hurrengo seinale-paldoraino iritsiko gara. 

Handik, nahi izanez gero, Erroiarriko harrira igo gintezke (erne argindar-dorretxotik gertu igarotzean, EZ UKITU!), gailurretik ezin ederragoak baitira Endarako ibarraren, Aiako Harriaren eta inguruko mendien ikuspegiak. Markatutako ibilbidean aurrera egiteko, ezkerretara doan bidea, “Erlaitzera” doan bidea, hartu behar aipatutako bidegurutretik. Haritz helduen sailetan eta basoa berritzeko xedean zuhaiizak aldatu dituzten espazio irekietan barrena luzatzen da bidea. 

Era berean, halizadiez inguratuta dauden errekasto batzuk igaroko ditugu alderik alde. 

Pinudi txiki bat zeharkatuta hormigoizko bide batean gertatuko gara. Bide horretan eskuinetara egingo dugu, baserri baten ondoko aparkaleku txiki bat gibelean utziko dugu eta ezkerreko lurrezko bidea hartuko dugu. Bide horretan aurrera egingo dugu Endarlatsara jaisten den gailur-lerroraino iritsi arte. Puntu horretan ezkerretara egingo dugu eta Pagogainako soilguneetara daraman pendiz handiko tarte bat igoko dugu. 

Larreen eta zuhaixken artean egingo dugu aurrera. Espazio ireki horietan bazkan ikusiko ditugu ardiak, behiak eta behorrak, eta baliteke saiak eta beste harrapari batzuk ere ikustea. AlerIze japoniarrek osatutako baso txiki bat gibelean utzi eta Pagogainako gotorlekuaren (XIX. m.) aztarnetatik gertu igaroko gara. 

Bideak behera egiten du berriro ere abiapunturaino iristeko, bertan dago “Bizilzaren Pena” mugarria, XVII. mendean jarria eta honako ohartarazpen hau duena, hitzez hitz: “Desde aqui la desercicin tiene pena de la vida”. 

MEATEGIEN ETA GERREN ARTEAN

Erlaizko gotorlekua/ Meazuriko meateglak/ Altzondoko ur-jauzia. Informazioa emateko etxolatik abiatu eta Iruna bidean doan errepidea hartuko dugu. 70 bat metro eginda, ezkerretan abiatzen den lurrezko bidea hartuko dugu Erlaizko koartelen hondakinetara igotzeko. 

Powered by Wikiloc

Muinoaren gainetik ongi asko ikus daiteke inguruko paisaia eta, hartu beharreko neurriak hartuta, azkenean eraiki ez zuten Erlaizko gotorlekua eraikitzeko xedean XIX. mendean egin zituzten indusketa lanak. Malda arin batean aurrera Sorotxikiko aparkalekurantz jaitsiko gara, eta handik, eskuinetara eta beherantz egiten duen basoko bidea hartuko dugu. Pinudi bat zeharkatren du bide horrek. Ez galtzeko, gomendagarria da bidean zehar identifikatu daitezkeen seinaleei jarraitzea. 

Bihurgune batruk igaro eta errekasto bat gainditu eta gero Enbidoko hariztira iritsiko gara. XX. mende hasieran aldatutako amerikar hariztia da, eta tartean ale handiak daude. Bidean aurrera egingo dugu bidegurutzeraino iritsi arte, eta eskuinekoa hartuko dugu ondoren. Meategiko burdinbideari leku egiteko induskatutako bost tunel igaroko ditugu alderik alde. 

Zoragarriak dira Aitzondoko ur-jauziaren eta amildegiaren gaineko ikuspegiak. Tunelak gibelean utzi eta burdinbideari jarraituko gatzaizkio. Bidean zehar meatzaritza jardueraren aztarnak ikusiko ditugu (meatze-ahoak, etxolak, barrakoiak). Markei jarraiki, berriro ere errepidera eramango gaituen bidean gora egingo dugu, Gorostardiko aparkalekuraino. Errepidea gurutzatu eta, aisialdi-eremua alderik alde igaro ondoren, errepidearen paraleloan luzatzen den bidean aurrera egingo dugu. Abiapuntuan amaituko dugu, Lapurriturriko informazioa emateko etxolaren ondoan. 

ELUR-ZULOAK ETA MEATZARITZA

Ingelesaren gaztelua Elurretxeko Lepoko aparkalekutik abiatu, errepidea zeharkatu, eta beste aldean abiatzen den bide zabala hartuko dugu. Pinudi eta harizti bana igaroko ditugu alderik alde bidegurutze batera iritsi arte, eta puntu horretan, bide bat ikusiko dugu pagadi batean. 

Bide hori aukeratu nahi izanez gero, Arburuko harrietaraino iritsiko ginateke, zoragarriak dira eskualdearen eta Jaizkibel mendiaren aurreko ikuspegiak Arburutik. Markatutako bideari jarraitzeko, abiapuntua pagadian duen bidea hartuko dugu, eta aurrera egingo dugu desbideratu gabe eta seinaleak aintzat hartuta. Aldatutako eta berezko baso mota desberdinak igarotzen ditu bideak, eta Lutegiko Bordako elur-zuloaren ondotik, bere gangaren aztarnak kontserbatu dituen egituraren ondotik, pasako gara (kontuz hurbiltzean).

Powered by Wikiloc

 Goi-tentsioko argindar linearen kaleraino iritsi arte egingo dugu aurrera. Handik ezkerretara doan bidea hartuko dugu, pendiz handian behera egingo dugu argindar linearen kalean barrena Sarjiñolako errekastora iritsi arte. Errekastoa igaro eta bidean gora egingo dugu mazelan barrena. Markei jarraiki, garai batean aldatutako haritzek, pinuek eta zipresek eratutako zuhaiztietan zehar ibiliko gara. Sarjiñolako aisialdi-eremutik hurbil igarota errepidera iristen da bidea. 

Beste aldera pasa eta Ingelesaren gazteluaren finkan barneratzen den bidea hartuko dugu. Itxitura pasa eta aspaldiko meategien aztarnen ondotik igaroko gara. Burdinbiderako zubi-bidetik eta ustiategia gobernatzen zuen ingeniari ingelesaren etxearen hondakinen ondotik igaroko gara (hortik ingelesaren gaztelua izena). Beste ataka bat igarota irtengo gara finkatik. Pagadian, bidetik hurbil, beste elur-zulo bat topatuko dugu, Aireko Soroa. Bideak behera egiten du Elurretxeko Lepoko aparkalekuko abiapunturaino iristeko. Nahi izanez gero, hurbil dagoen Elurretxeko elur-zuloa bisitatu daiteke. Horretarako, Iruna bidean doan errepidea hartu behar da, eta aparkalekutik 70 bat metrora, ezkerretara, errepidearen ezpondan, dagoen bidea hartuko dugu. Metro gutxi batzuetara, bidearen eskuinean eta behe aldean, dago elur-zuloa. 

IRUGURUTZETAKO LABEAK/ AITZONDOKO UR-JAUZIA/ MEAKAKO LANDA EREMUA

lbarlako aisialdi-eremuaren ondoko aparkalekutik abiatuko gara. Handik abiatuko gara une oro ibilbide osoa adieraziko digun seinale berde-zuriari jarraiki. Aparkalekutik errekastoa alderik alde igaroko dugu zubitxo batean barna, eta garai bateko meatzeei zerbitzua emateko burdinbidera iritsiko gara; oinezkoentzako/bdrrindularientzako bidea da egun. Bide horretan barrena ibiliko gara ibaian gora. Ola burdinolaren, Gipuzkoako Foru Aldundiak ibaiak birpopulatzeko izokinak hazten dituen haztegiaren eta zentral hidroelektriko baten ondotik igaroko gara. 

Powered by Wikiloc

Azken hori gibelean utzita iritsiko gara Irugurutzetako labeetara. Behin labeen parean gaudela, Aitzondoko ur-jauzirako bidea adierazten digun seinale berde-zuriari jarraituko gatzaizkio. Handik beste meatze-burdinbide tarte batera iritsiko gara, plano inklinatu pare baten bidez aipatu bi puntuak —ur-jauzia eta labeak— lotzen dituenera. Lehenengo plano inklinatu gogorrean baina ez gaindi ezinean gora egin ondoren, burdinbidearen tarte lau batean barrena egingo dugu aurrera. 

Haren inguruan meatzeetako ustiakuntzaren aztarnak topatuko ditugu, batik bat burdin-mearen ustiakuntzari emanak zirenenak, XX. mende hasierara arte izan baitziren jardunean. Paisaia itxi egiten da mazela malkartsuek eraturiko amildegi bat osatu arte. Zubi txiki bat alderik alde igarota bigarren plano inklinatuari ekingo diogu, honako hau igoera mailakatua dela. Behin goian bide zabal batera iritsiko gara. 

Puntu horretatik Aitzondoko ur-jauzira hurbil daiteke, nahi izanez gero. Horretarako, bidean ezkerretara egin behar da eta egun itxita dagoen meatze-aho baten ondoko meatzarien barrakoi zahar baten hondakinen ondotik igaro behar da. Kontuz ibili beharra dago, malkartsua baita eremua eta irristakor egon baitaiteke. Markatutako bideari jarraitzeko, azken plano inklinatua gainditu eta gero eskuineko bidea hartuko dugu. Lurrezko bide horrek hormigoizko beste bide batean du amaiera, hortik abiatuko gara beherantz. Bide horretan aitzina, trazadura nagusitik desbideratu gabe, Ola sagardotegira iritsiko gara. Olatik oinezkoentzako/txirrindularientzako bidean egingo dugu aurrera lbarlako aparkalekuko abiapunturaino. 


Beste bideak


Donejakue Bidea barnealdetik (Irun-Hernani)


Gozatu iragana App berria baliatuz

Apuntatu eta behatu sakelakoaz bidean aurkituko duzun plaka bakoitzeko irudiei eta gozatu errealitate areagotuaz. Ezagutu askoz gehiago leku hau.