Ama Xantalen Ermita

Ama Xantalen ermita dagoen lekuan aurkitzen dira 1. mendeko “in antis” tenplo baten hondakinak eta nekropoli indigena baten hondakinak. Bestalde, Gipuzkoan aurkitu den X. mendeko eliza bakarra da.

Egungo ermita museo bat da, Oiasso Erromatar Museoaren bigarren eraikina. Oinplano angeluzuzeneko eraikin horrek, aipatutako erromatar tenploak bezala, objektu nabarmenduen bildumak dauzka barruan, bertan bizi izan zirenek lortu zuten maila erakusten dutenak, ertz atlantiarreko erromatar hirietako hiri-giroekin sintonian.

Ama Xantalen Nekropolia

Erdi Aroko Xantalen ermitaren barnean aurkitu zuten Oiassoko nekropolia edo hilerria.