Hendaia

Itsas aitzineko ibiltokiak euskal arkitektura berriko etxe tipikoen multzo ederra eskaintzen digu; aitzinalde zuri eta koloretako zurbesoetan dira ezagun. Haietako asko XX.mendearen hastapeneko arkitekturaren lan nagusiak dira. Hendaiar itsas gizonen ohoretan eraikitako Santa Ana kapera ere ikustekoa da.

Ibilaldiarekin jarraituz, hiribarnean, Bixintxo eliza dugu. 1598.urtean eraikia, lapurtar elizen ezaugarri guztiak ditu (aitzinalde zuria, zurezko galeria). Urrun joan gabe,Gaztelu Zahar frontoia agertzen da,non hainbat eta hainbat pilotari bildu diren 1899.urtetik hona. Azkenik, Kaneta portua dugu, Bidasoa ertzean. Vauban-en harresien hondakinak ditugu han, bai eta 3 kanoi.

Abadiako gaztelu-behatokia, Hendaiako ezponda zut-zuten gainean 1864 eta 1884 artean eraikia, arkitektura neogotikoko goi-obra hau Antton Abadiakoaren (1810-1897) ametsaren emaitza da. Zientzilari, esploratzaile eta euskaltzale honek astronomia-behatoki bat ezarri zuen bertan eta ia mende batez izan zen lanean behatoki hori. Tokiko nagusiak orientalismorako eta Art Nouveau mugimendurako zuen liluraren adierazgarri da hor guztia.

Abbadia Eremua ,Itsas Hegiaren Babes Erakundearen 66 hektareako jabetza eder hau naturagunea da eta euskal kostaldearen 80 milioi urtetik honako historia geologikoaren erakusle bikaina. Ezponda pikatuez gain, landareria bai eta aberedia aberatsa ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Gehiago jakin nahi baduzu, zoaz Asporotsttipi etxera, Euskal Erlaitzaren etxera.

Hondarraitz 3 kilometro  luzeko  hondartza, jostaleku ederra da haurrentzat nola helduentzat. Hondar finezko eremu luze horretan inon baino hobeki jardun daiteke zernahitan..


Web-orrialde

https://www.hendaye-tourisme.fr/