San Nikolas Atea

Kanpoko atea XVI. mendekoa da; zubi bat zuen, zati batean altxagarria zena eta beste batean finkoa, hobiaren gainetik iragotzeko. Pasabidea birgaitu egin dute orain dela gutxi, eta Alde Zaharrera iragotzeko bide erabilienetako bat da.

San Nikolas Atetik kanporantz begiratuta pasabidearen beste aldean San Nikolas Errebellina dago; Atea babesteko gunea zen, eta duela gutxi birgaitu da. Barrengo atea, lehenagoko ate baten aztarnak (gotikoa), Hiriko Erdi Aroko harresiari dagokiona da. Bertan bukatzen da San Nikolas kalea, Arma Plazatik jaisten den kale baten muturrean.