Irugurutzetako labeak

Meatzaritzaren gune garrantzitsua izan da Aiako Harria Burdinaren Arotik. Erromatarrek ere ustiatu zituzten kokaleku horretako meatze-eremuak. Geroago, Erdi Aroan, Aro Modernoan eta Aro Garaikidean jarraitu zen minerala erauzten. XIX. mendetik eta, nagusiki, XX. mendearen hasieran izan zen meatze-jarduera handiena Irungo mendietan.  Hasiera batean burdin oxidoa erauzten zen, hau agortu zenean, kaltzinatze labeak eraiki ziren burdina karbonatoa ustiatzeko.

Irugurutzeta gunea da Gipuzkoan dagoen labe bateria handiena eta Euskal Herriko garrantzitsuenetako bat ere bada. Horrela, adituen ustez gure lurraldean dagoen ondare industrialaren erakusgarri onenetako bat: Monumentu historikoa. Hasiera batean, hamaika labe zeuden, baina bederatzi besterik ez dira kontserbatzen. 

Kanpoko desberdintasunak gorabehera, guztiek zuten funtzio eta ezaugarri berberak: Kaltzinatze ganbera handia, goitik elikatzen zena eta beheko irteera batzuk deskargatzeko.

Burdinazko mineralak kaltzinatu ondoren, bagonetetan kargatzen ziren eta handik ateratzen ziren Irungo Mendibil auzoan kokatuta zegoen Kostorbeko geltokira. Handik, Hendaiara garraiatzen ziren geroago Frantziako beste toki batzuetara esportatzeko, hala nola Baionara edo Landetara, edo Belgikara, Alemaniara edo Ingalaterrara, eta Pasaiako eta Bilboko portuetara ere bai. Haien norakoa Labe Garaiak ziren.

Logo Cultural Route + COE-1

Gozatu iragana App berria baliatuz

Apuntatu eta behatu sakelakoaz bidean aurkituko duzun plaka bakoitzeko irudiei eta gozatu errealitate areagotuaz. Ezagutu askoz gehiago leku hau.

TIR (Tour Irun Roma) aplikazioa ezagutu

TIR (Tour Irun Roma) aplikazioa Oiasso erromatar hiriko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenak oinez bisitatzeko eskeintzen duen ibilbidea proposatzen du.