La Marina – Portu auzoa

HONDARRIBIA, itsas hiria.

Hondarribia itsas tradizioko hiria da, eta sektore horrek oraindik ere eguneroko jardunean na- gusitasun handia du, familia izaerako nekazaritzarekin batera. Horren adierazgarri hiriko eskaintza gastronomiko zabala.

1361ean San Pedro Itsasgizonen Kofradia jaio zen, dena den aurretik era bazegoen arrantza jarduera handia hirian.

Lehenbiziko datu historikoek adierazten dute arrantzaleak izan zirela balea ehizan aitzindariak. Hori gure arrantzaleen bizimoduan islatuta geratzen da. Gaur egun ohitura eta tradizioek bere horretan jarraitzen dute ospakizun guztietan.

  • Bertan dagoen San Pedro kalea da hiriaren gune neuralgikoa.
  • Azpimarragarria da bertako eraikinik zaharrena, gaur egungo Zeria etxea, 1575ekoa. 
  • Kolorez apaindutako balkoien jatorria itsasontziak margotzean soberan gelditzen zen pintura da.
  • Kale berean larunbat goizean produktu lokalen merkatua bisitatu daiteke.