Santa Maria Atea

Hiriak zituen bi sarrera nagusietako bat zen. Ate honek zenbait osagai zituen, besteak beste zubi altxagarria, zaintzategia, eta kapera.

Arku xume hau besterik ez da geratzen, eta barrengo aldean ateko gontzak ditu. Arkuaren gain aldean Hiriko armarria dago, 1694koa. Ezkerraldean XVI. mendeko Santa Maria kuboa dago.

Ongietorria egingo digu “Hatxeroa” eskulturak, gudarosteetan aurreko aldean joaten ziren zulatzaileen (gotorlekuetan lan egiten duten soldaduak) irudiak.